Skip to main content
Icono terapia Gestalt Zarautz Gipuzkoa

Psikoterapia humanista

Gestalt Terapia

Gestalt terapia psikoterapia humanistaren eredu bat da, pertsona gorputz, emozio eta adimenez osatutako izaki oso gisa ulertzen duena. Orainaldian zentratzen da, eta hortik zati horien oreka eta integrazioa lantzen da, pertsonaren ongizatea lortu ahal izateko.

Garapen pertsonala, autoezagutza eta oraina modu sortzaileagoan bizitzeko gaitasuna dira terapia mota honen ardatz nagusiak, gure bizitzaren ardura hartuz.

Terapeutak lagundu egiten dio pazienteari bere jokabide-, pentsamendu- eta emozio-ereduez jabetzen eta haietaz arduratzen. Pertsonak ingurunearekin duen harremanaz jabetzen ikasten du, bere kontzientzia-maila handitzen doa eta horrek jarduteko modu osasuntsuagoak aurkitzen laguntzen dio eta bizitzari aurre egiteko modua aukeratzeko gaitasuna itzultzen dio.

Amaitu gabeko egoeren tratamendua terapia mota horren beste zutabeetako bat da. Iraganeko egoerak zenbait kasuetan, gaur egungo ongizatean eragiten dute, orainaren kontzientzia blokeatuz eta sufrimendua sortuz.

Gestalt terapiaren bidez, hainbat arazo trata daitezke, hala nola antsietatea, depresioa, autoestimu-arazoak, harreman-zailtasunak, jokabide-arazoak eta beste zailtasun asko, emozionalak zein fisikoak.

Hazkunde pertsonaleko terapia bat denez, edozein motatako pertsonentzat da egokia, adina edozein dela ere. Gure jokabide-, pentsamendu- eta emozio-ereduak hobeto ulertzen eta erabaki kontzienteagoak eta arduratsuagoak hartzen laguntzen duen psikoterapia-eredua da.

Ulermena

Pertsona guztiok dugu ulertuak sentitzeko beharra. Kanpoko norbaitek gure esperientzia bere osotasunean eta dimentsio ezberdinetan (pentsamendu, emozio, jokabide…) ikusi eta baliozkotu dezakeeneean, onartuak sentitzen gara.