Skip to main content
Identificación y asesoramiento de niños con altas capacidades Zarautz Gipuzkoa

Garapen prozesua

Gaitasun handiko haurrak identifikatzea eta aholkatzea

Gaitasun Handiei buruzko azken ikuskerek ikuspegi kognitiboa gainditu dute, eta gaitasun handien fenomenoari begiratzeko era zabaldu egin dute. CI ez da gaitasun handiaren azken adierazpena, ez bakarra, eta haur batek gaitasun handia duen ala ez zehazteko CI–130 bat soilik proposatzen duten ereduak atzean geratu dira. Garrantzitsuena ez da haurrak gaitasun handiko “izatea” edo “ez izatea”. Beren potentzial guztia garatzeko estimulazio eta abordatze sozioemozional egokiak jasotzen ari diren begiratu behar da.

Gaur egun dauen Eredu kontrastatuenek eta eragin handiena dutenek gai hauei buruz hitz egiten dute, besteak beste: dimentsio soziala, pertsonen barneko alderdiak, hala nola motibazioa edo sormena, alderdi emozionalak edo familiaren eragina. Gaitasun handiko haurrek sormen handia edo pentsamendu dibergenterako aparteko gaitasuna izaten dute maiz. Modu naturalean dituzten dohainak talentu bihurtu behar dira, garapen-prozesu egoki baten bidez. Prozesu horren katalizatzaileak izan ohi dira bai pertsonen barrukoak (lanarekiko konpromisoa, emozioen kudeaketa egokia…), bai ingurunekoak (familiaren eragina, eskolako edo eskolaz kanpoko jarduerak…).

Hala ere, gaitasun handiko haur batzuek eskolako errendimenduaren gutxitzea, motibazioa galtzea, autoestimua gutxitzea edo gizarte-harremanetan zenbait zailtasun izaten dituzte. Haur horietako batzuek beren izaerari erreprimitzen diote beren taldeetan onartuak sentitzeko.

Horregatik, garrantzitsua da haur horiek identifikatzea, behar duten laguntza guztia maila kognitiboan, sozialean edo emozionalean eskaini ahal izateko. Horrela, beren lekua aurkitu, beren potentzial guztia garatu eta diren bezalakoak izatea lortuko dute.

Arlo hauetan egiten dut lan:

  • Gaitasun handiko haurraren identifikazioa.

  • Arazo sozioemozionalak dituzten haurrei laguntzea.

  • Familiari aholkularitza, seme-alaben ongizateari buruzko informazioarekin, beraiei ahalik eta modurik egokienean lagundu ahal izateko.

Ulermena

Pertsona guztiok dugu ulertuak sentitzeko beharra. Kanpoko norbaitek gure esperientzia bere osotasunean eta dimentsio ezberdinetan (pentsamendu, emozio, jokabide…) ikusi eta baliozkotu dezakeeneean, onartuak sentitzen gara.