Egoerak konpontzea
Askotan, pertsonek ez dakite nola aurre egin bizitzak ekartzen dizkien egoerei, eta laguntza behar izaten dute egoera horien konponbidea aurkitzeko. Batzuetan, pertsonak nahasita edo motibaziorik gabe sentitzen dira, eta orientazioa eta laguntza behar izaten dute, egoera horretatik haratago joan ahal izateko. Beste batzuetan, berriz, iraganeko zauri zaharrak sendatzea bilatzen dute, beren egungo bizitzan eragin negatiboa izaten jarraitzen dutela konturatzen bitira. Edonola ere, pertsona horiek sentitzen duten sufrimendua arindu eta baretu nahi izaten dute.