Skip to main content
Icono terapia individual niños y adolescentes Zarautz Gipuzkoa

Garapen pertsonala

Terapia indibiduala haur eta nerabeekin

Bai haurrek, bai nerabeek, helduek bezala, beren ongizatea aurkitzeko beharra daukate. Horri esker, diren bezala izan eta ager daitezke. Munduan osasuntsu funtzionatu eta beren buruarekin ondo sentitzeko beharra daukate. Hala ere, askotan, garapen sozioafektiboaren barruan oztopo eta kezka batzuk izaten dituzte. Horrek autoestimu arazoak, portaera arazoak, antsietatea, urduritasuna, arreta falta, bullyng edo arauak eta mugak errespetatzeko arazoak dakartza, besteak beste.

Hori dela eta, haurrak bere autoestimua eta bere buruaren zentzua indartzen saiatzen gara. Aldi berean, haurrarentzat hain garrantzitsua den harreman-mundua lantzen dugu (familia, lagunak, irakasleak…). Eta, beraz, haurrak bere garapen pertsonalerako beharrezkoak diren tresnak eskuratzen eta garatzen joan daitezen saiatzen gara.

Haur eta nerabeekin terapian, familiaren zeregina funtsezkoa da. Lehenik eta behin, lehen saio batean, haurraren problematikari, bizi-historiari eta egungo egoerei buruzko informazioa bilduko da. Lan-plan bat eta helburu terapeutikoak adostuko dira. Eta prozesuan zehar, eta prozesuaren beharren arabera, gurasoekin saio puntualak egiten dira informazioa trukatzeko, prozesua nola garatzen den jakinarazteko eta, elkarrekin lan egiteko modu bat adosteko, eta beharrezkoa balitz, lan-plana eguneratzen eta helburu berriak ezartzen joateko.

Terapia Gestalt psikoterapia humanistaren eredu bat da, orainaldian enfokatzen dena. Pazientearen jokabideen, emozioen eta pentsamenduen kontzientzian zentratzen da. Horrek sentimenduak modu osasuntsuan identifikatzen eta adierazten ikasten laguntzen die. Harreman-terapia bat denez (terapueta/pazientea), bereziki onuragarria izan daiteke nerabeentzat eta haurrentzat.

Ulermena

Pertsona guztiok dugu ulertuak sentitzeko beharra. Kanpoko norbaitek gure esperientzia bere osotasunean eta dimentsio ezberdinetan (pentsamendu, emozio, jokabide…) ikusi eta baliozkotu dezakeeneean, onartuak sentitzen gara.